Batzordeak estrategia berri bat hartu du gaur EBko eremu urrunenetarako, eskualde ultraperiferikoak izenekoetarako, hain zuzen ere, inbertsio eta erreforma egokien bidez haien ahalmena askatzeko asmoz.
Estrategiak lehentasuna ematen die pertsonei, eta neurri zehatzak proposatzen ditu eskualde horietako bost milioi biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko; besteak beste, trantsizio ekologiko eta digitalari laguntzea eta haien aktibo paregabeak aprobetxatzea (hala nola eskualde askotako biztanle gazteak, itsas eremu zabalak, biodibertsitate paregabea eta ikertzeko gaitasuna). Era berean, Batzordeak neurrira egindako laguntza emanen du eskualde ultraperiferikoekiko elkarrizketa indartzeko.
EBko eskualde ultraperiferikoak EBko bederatzi eskualde dira, eta Ozeano Atlantikoan eta Indiakoan, Karibeko arroan eta Hego Amerikan daude. Hauexek dira, zehatz-mehatz: Guadalupe, Guyana Frantsesa, Martinika, Mayotte, Reunion eta San Martin (Frantzia), Azoreak eta Madeira (Portugal) eta Kanaria uharteak (Espainia) .