Sinadura-ekitaldia Mugikortasun elektrikoko Go Mobility azokan izan da, Irunen, eta bertan Irujo kontseilariak Foru Gobernuaren standa ere inauguratu du
Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Euskadiko eta Akitania Berriko eragileekin, mugikortasun elektrikoaren arloan proiektu bateratuak garatzeko. Sinadura-ekitaldia Go Mobility mugikortasun elektrikoko azokaren III. edizioan izan da, FICOBA gunean, Irunen. Gainera, kontseilariak, Industriaren, Energiaren eta S4 proiektu estrategikoen zuzendari nagusi Uxue Itoizek eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik Nafarroako Gobernuak azokan duen standaren harreran eta inaugurazioan parte hartu dute, eta azokan parte hartzen ari diren gainerako enpresa nafarrak bisitatu dituzte.