Ekarpenak konprometitzeko “Stand Up For Ukraine” munduko ekitaldiak eta kanpainak 9.100 milioi euro bildu ditu Errusiako inbasiotik ihesi dabiltzanentzat, Ukrainaren barruan eta kanpoan, Europako Batzordearen 1.000 milioi euro barne. Gainera, Berreraikuntza eta Garapeneko Europako Bankuak 1.000 milioi euroko mailegua iragarri du, inbasioak eragindako lekualdatuen beharrei erantzuteko.
Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek honako hau adierazi zuen: “Mundu osoko herrialde, enpresa eta pertsonen elkartasunak argi pixka bat ematen du ordu ilun hauetan. “Stand Up For Ukraine” ekitaldiak 9.100 milioi euro bildu ditu bonbetatik ihes egiten dutenentzat, Ukrainaren barruan eta kanpoan, eta BGEBek beste 1.000 milioi euro konprometitu ditu. Eta gehiago etorriko dira. Jarraituko dugu laguntza ematen. Eta bonba gehiagorik erortzen ez direnean, Ukrainako herriari lagunduko diogu herrialdea berreraikitzen. Ukraina defendatuko dugu beti”.