Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeak, Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea baita, POCTEFA mikroproiektuen deialdia ireki du Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualderako (euroregion-naen.eu). Deialdiaren helburua da hainbat proiektu finantzatzea eragile publiko nahiz pribatuen arteko topaketa- eta truke-ekintza zehatz eta berritzaileak (tokiko ekimenak eta hurbileko proiektuak) abian jartzea.

Deialdia zuzendua dago bereziki mugaz haraindiko lankidetzaren arloan esperientzia gutxi edo esperientziarik batere ez duten erakunde txikiei; erakunde horiek aurkeztu beharko dira gutxienez lurralde hautagarri desberdinetako bi erakunderen partzuergoan.

Gehiago irakurri