Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak irabazi-asmorik gabeko erakunde eta enpresentzako laguntza-lerro baten deialdia onetsi du, Europako estrategiak eta politikak zabaltzeko. Laguntza horien helburua da nafarrek hobeki ezagutzea Europako integrazio-prozesua eta, beraz, hurbilago sentitzea, nafarren inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzeko.
Testuinguru horretan, dirulaguntzen deialdi honen bidez Europar Batasunaren eremuan lehentasunezko gaiei buruzko askotariko komunikazio ekintzak eta zabaltze jarduerak sustatu nahi dira.
Eskabideak aurkezteko epea 2 hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita (hau da, martxoaren 19ra arte).