2021ean 144 enpresak jaso zituzten, besteak beste, bazkideak, inbertsioak edo sentsibilizazioa sartzera bideratutako laguntza horiek
Eskubide Sozialen Departamentuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez (NL-NEZ), 2.027.000 euro bideratuko ditu guztira 2022an gizarte-ekonomiako enpresentzako laguntzen deialdietara. Iaz milioi bat euro baino gehiago eman zitzaien kooperatibei eta lan-sozietateei laguntza espezifikoetan, eta 144 enpresak jaso zuten laguntza hori.