Ikastaro hau Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Gizarteratze eta Gaikuntza Digitalerako Planaren bidez sustatuko duen programa zabal baten lehenengoa da.
Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak aprobetxamendu-diplomak eman dizkie gaur goizean “Oinarrizko gaitasun digitalen hastapenak” ikastaroan parte hartu duten 16 gazteei. Ikastaro hori azken bi asteetan eman da Elkarte Fundazioaren Iruñeko instalazioetan.