581 errefuxiatuk aldi baterako babesa eskatu dute, 489k nolabaiteko osasun-estaldura dute eta 135 adingabe eskolatu dituzte
Nafarroako Gobernuak egindako kalkuluaren arabera, Ukrainatik etorritako errefuxiatuen kopurua 1.200 da gutxienez. Bertan, kontuan hartzen dira gure erkidegoan nazioarteko babesaz arduratzen diren bi erakundeek, Gurutze Gorriak eta CEARek, hartutako pertsonak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak sortutako Larrialdietarako Bulegoak bildutako informazioa eta udaletako oinarrizko hainbat gizarte-zerbitzutatik helarazitako informazioa. Iritsiera-prozesua nabarmen moteldu da azken astean.