Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak eta ENERCLUSTEReko zuzendari kudeatzaileak Periferiako eta Itsasertzeko Eskualdeen Konferentziaren Arku Atlantikoaren bileran parte hartu dute

Nafarroako Gobernuak bat egin du  Periferiako eta Itsasertzeko Eskualdeen Konferentziaren (CRPM) Arku Atlantikoa osatzen duten eskualdeen adierazpen politikoarekin. Bertan, offshore itsas energia eolikoa bultzatzearen aldeko apustu irmoa egitea, proiektuen tramitazioa sinplifikatzea eta alor horretako teknologien I+G proiektuen finantzaketa eskuratzea eskatzen da. Era berean, makroeskualde atlantiko bat sortzea eskatu dute, gobernantza-egitura hori indartzeko eta Kontseiluari eskatzea Europako Batzordeari agindu bat eman diezaion egitura hori gara dezan.

Gehiago irakurri