MOVES III (NextGenerationEU funtsak) programan sartutako laguntzak 2023ko abenduaren 31ra arte eska daitezke, eta zerga-kenkariekin batera osagarriak dira
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez (S4), Mugikortasun Eraginkor eta Jasangarrirako Pizgarrien Programaren (MOVES III) bigarren emakida egin du, ibilgailu elektrikoaren erabilera eta birkarga-puntuen instalazioa sustatzeko. Jarduera honetan emandako laguntzen guztizko balioa 1.387.557,61 eurokoa da. Deialdia 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, beraz, eskabideak aurkezten jarrai daiteke.