Hala adierazi du Euroeskualdearen Batzarrean, non milioi erdi euroko deialdi berri bat onartu den Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriaren arteko lankidetza proiektuetarako
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Euroeskualdearen Batzarrean parte hartu du telematikoki gaur goizean, Bordelen, eta nabarmendu du Nafarroaren, Euskadiren eta Akitania Berriaren arteko batasunak eginkizun aktiboa duela Europaren eraikuntzan. “Mugak ez dira banantze-lerro gisa ikusi behar, trukerako aukera bezala baizik. Koalizioak aniztasunetik funtzionatzen du, eta aberasgarria da “, adierazi du.