Erregioetako eta tokiko agintariak Europako demokraziaren oinarriak dira, eta Marseillako goi-bileran erakutsi dute EBko sare demokratikoaren parte direla aitortzea nahi dutela.
“Marseillako adierazpena”k Europako agintariei eskatzen die EB osoko erregioetan eta toki mailan hautatu diren politikarien ahotsa entzun dezatela. Milioi bat dira hautetsi horiek, eta Europa herritarrengana hurbiltzeko konpromisoa hartu dute.