Europako Batzordeak gaur onetsi du Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren aplikazioari buruzko urteko lehenbiziko txostena; mekanismo hori, izatez, NextGenerationEU-ren elementu nagusia da. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak 723 800 milioi euro arteko dirulaguntza eta maileguak emanen dizkie estatu kideei, EBri COVID-19aren pandemiatik indartua ateratzen lagunduko dioten inbertsio eta erreforma eraldatzaileak egiteko.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa abian jarri eta urtebetera, txostenak aztertzen du zer aitzinamendu izan diren mekanismoa gauzatzerakoan. Aintzat hartutako epea izan da, zehazki, 2021eko otsailean mekanismoa sortzeko erregelamendua onetsi zenetik 2021eko abenduan aldizkako lehenbiziko ordainketa egin artekoa. Txostenak adierazten duenez, aitzinamendu handiak izan dira, eta berresten du SEMaren exekuzioa hagitz aitzindua dagoela.

Gehiago irakurri