Lehendakariaren esanetan Europa “aurkezten zaigu mundu mailako erreferente modura”, 2015ean izenpetutako Parisko Hitzarmena edo 2019ko Hitzarmen Berdea bezalako ekimenekin. Orainaldian, pandemiak “azeleratu egin ditu premiazko zereginak bilakatu diren aldaketak”.
Hori dela eta, Europar Batasunak adostu du ekonomia berraktibatzeko eta eraldatzeko funtsak bideratzea trantsizio ekologikoa, digitala eta soziala edota lurralde mailakoa bezalako erronka lehenetsietara; funts horiek bideratuko dira Espainiako Gobernuaren Berraktibazio , Eraldaketa eta Erresilientzia Planera. Nafarroan, Lehendakariak oroitarazi du Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoari dagokion Foru Arauaren Proiektua tramitean dagoela Nafarroako Parlamentuan.