Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak eta Eder Partzuergoak Erriberako toki erakundeei eta enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dute.
Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak eta EDER Partzuergoak jardunaldi bat antolatu dute Erriberako tokiko erakundeei eta enpresei zuzenduta, mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzeko Nafarroan eskura dauden tresnak ezagutarazteko. Jardunaldia otsailaren 8an izango da, EDER partzuergoaren egoitzan, eta Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen laguntza izango du.