Programa azaroan hasi zen, Nafarroako enpresa txiki eta ertainei nazioartekotzeko estrategia digitalean laguntza integrala eskaintzeko
Azaroaren hasieran NAEX Digitaleko izen-emateak ireki eta 2021eko Nazioartekotze Egunean aurkeztu ondoren, programak 70 izen-emate baino gehiago ditu dagoeneko, eta horietatik 40 garatzen hasi dira. Azken horiek martxan jartzeak 64.000 euroko inbertsioa ekarri du 2021erako, guztira 1,25 milioi eurokoa, 2023ra arte, programa amaitu arte.