Palobiofarma sartu dute European Innovation Council Accelerator-eko 99 enpresa berritzaileen artean. Horri esker, Sodenak lagundutako enpresa nafar horrek onespena jaso du buxadurazko arnas gaixotasun kronikoetarako PBF-680 produktuaren II. fasea finantzatzen duen Europako proiektuaren aldetik, eta 2,5 milioi euroko finantza-laguntza emanen zaio. Gainera, produktu horren III. fasea zati batean finantzatzeko aukera ematen zaio, 15 milioi euro gehiago inbertituz kapital-gehikuntza gisa.

EIC Accelerator-ek, Horizon Europe programaren III. zutabearen parte denak, 2,5 milioi euro arteko dirulaguntzak eskaintzen dizkie enpresa berriei eta enpresa txiki eta ertainei, EIC funtsaren bidezko kapital-inbertsioekin konbinatuta, 0,5 eta 15 milioi euro bitartekoak. Finantza-laguntzaz gain, proiektu guztiek jasotzen dute negozioak bizkortzeko zerbitzu sorta bat, eta zerbitzu horiei esker aukera dute lider adituekin harremanetan jartzeko, bai eta korporazioekin, inbertitzaileekin eta ekosistemako gainerako eragileekin ere.

Begiratu EIC Accelerator-i buruzko informazio gehiago Nafarroako Gobernuaren Europako Proiektuen Bulegoaren webgunean

Irakurri gehiago