Nafarroan aitzindaria da, eta 30 urtetik beherako ikertzaileei zuzenduta dago
Nafarroako Gobernuak ‘Investigo’ programa jarri du abian, eta, horri esker, Nafarroako I+G+b Sisteman (SINAI) sartu ahal izango dira 76 ikertzaile gazte, 30 urtetik beherakoak eta lana bilatzeko egoeran daudenak. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamentuak bultzatutako programa aitzindaria da Foru Komunitatean, Nafar Lansare (NL- NEZ) Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan.