Gainera, 3,7 milioi euro eskuratuko ditu ostatuetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko
Turismoko Konferentzia Sektorialak Lurralde Planen Programa onartu du gaur, eskatutako baldintzak bete dituzten Helmugan Turismo Iraunkortasuna sustatzeko Planak finantzatzeko. Programa horrek barne hartzen ditu, alde batetik, toki-erakundeek abian jarriko dituzten Helmugan Turismo Iraunkortasuna sustatzeko Planak, eta, bestetik, Nafarroako Gobernuak kudeatuko dituen Helmugen arteko Kohesio-ekintzak. Jarduera horiek toki-erakundeen inbertsio-jarduketak finantzatzeko kredituaren barruan sartzen dira, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 14. osagaiaren (1. inbertsioa) esparruan. Guztira, 615.000.000 euro dira 2021eko ekitaldirako.